o-RUSH-a http://o-rush.nireblog.com Rush taldearen diskografia alternatibo bat Sun, 21 Mar 2010 02:13:33 +0200 o-RUSH-a http://files.nireblog.com/blogs/o-rush/gravatar.gif http://o-rush.nireblog.com http://nireblog.com HKT diskoa, B aldea: Hemisferioak http://o-rush.nireblog.com/post/2009/07/09/hkt-diskoa-b-aldea-hemisferioak http://o-rush.nireblog.com/post/2009/07/09/hkt-diskoa-b-aldea-hemisferioak hemyspheres.png

HTK diskoaren bi aldeak bi hemisferioak dira, istorio bera kontatzen dutenak, bi pespektiba ezberdinetatik, simetrikoki. Biek elkar osatu nahi dute, “esfera bakar eta perfektu” batean. Adibidez, A aldean Haritz eta Astigar zuhaitzak zeuden basoa kanpokoa da, eta gu Haritzak gara, edo Astigarrak. B aldeko basoa gure barnekoa da, Haritzak eta Astigarrak gara aldi berean, burua eta bihotza, Apolo eta Dioniso…

  

CYGNUS X – 2. LIBURUA, HEMISFERIOAK“Gure mundua gaztea zen garaian, zaharren borroka hasi zen. Maitasunaren eta Arrazoiaren jainkoak saiatu ziren, zein bere aldetik, gizakiaren patua gidatzen. Garaietan zehar borrokatu zuten, baina bietako ezeinek ez zuen amore eman nahi. Jendea banatu egin zen, eta arima bakoitza guda zelai bat zen”. Hala azaltzen du Preludioak. Gero Apoloren hitzaldia dator, Arrazoia eta Jakinduriaren ekarle. Jendeak beso zabalik hartu zuen haren eskaintza eta hiriak eraikitzeari egin zion. Zibilizazioa. Baina zerbaitek huts egiten zuen. Zer falta zitzaien? Dioniso, Maitasunaren ekarleak esan zien: sentimendua, alaitasuna eta tristezia, irria eta negarra, musika… Jendeak hiriak utzi eta naturara itzuli zen: jakiak eta edariak, kanta eta dantzak izarren pean… Baina negua iritsi zen ustekabean. Hotza, otsoak, gosea…

Eta hasi ziren berriz Burua eta Bihotza borrokan: Armagedona. Dena erdibanatu zen bi hemisferio huts eta itsuetan. Betiko historia. Gure protagonista abiatu zen Rocinante espaziontzian, bere azken hegaldian, Cygnus X izardira bidean. Hortik ikusten da oraindik bi hemisferioen jainkoen arteko borroka, eta oihu isil bat sortu da bidaiariaren baitan. Bat-batean borroka gelditu da, bakea egiten da.  Bera Cygnus da orain, Orekaren jainkoa. Esferaren ametsa: “Elkarrekin ibil gaitezke bidean, jomuga bera badugu. Soilik eta libre korrika egin dezakegu, helburu ezberdina badugu. Utz dezagun Maitasunaren Egia argitan. Utz dezagun Egiaren Maitasuna distiran argiki. Sentiberatasuna, zentzuz eta askatasunez armatua, Bihotza eta Burua bat eginik Esfera bakar eta perfektu batean".

LA VILLA STRANGIATO: instrumentala da, kontzertuetan batzuetan pasarte errezitatu batzuk izan arren. Nolanahi dela, musika hutsak berak arras adierazkorra da, hamaika zatitan banatua. Nora ailegatu gara Rocinante espaziontzian? 1-Buenos nochas, mein froinds. 2-Lo egitera, perchance to dream. 3- Strangiato theme. 4-A Lerxst in Wonderland. 5-Monsters! 6-The Ghost of the Aragon. 7-Danforth and Pape. 8-The Waltz of the Shreves. 9-Ez eman inoiz bizkarra munstro bati. 10-Munstroak. 11-Tema Strangiato.  12-A Farewell to Things (Gauzei agur).

Comments

]]>
Thu, 09 Jul 2009 22:59:32 +0200
HTK diskoa: kontzeptua (A aldea) http://o-rush.nireblog.com/post/2009/07/06/htk-diskoa-kontzeptua-a-aldea http://o-rush.nireblog.com/post/2009/07/06/htk-diskoa-kontzeptua-a-aldea cygnus.pngA FAREWELL TO KINGS (Erregeei agur): Rock-aren historian kanta gutxiren letrak dira kanta honetakoen mailakoak. Gaia ez da berria, mila taldek eta kantek ahotsa altxatu dute Boterearen  joko zikinaren kontra, baina gehienetan hitz eta formula errez eta gastatuak erabili dituzte. Betiko leloak, jendeari (eta are gutxiago Botereari) zer pentsatu ematen ez diotenak. Hemen, berriz, Neil-ek sakonago jo du, diskurtso eta irudi arras adierazkorren bidez. Eta autokritikatik abiatuz: “Historiaren orrialdeek buelta ematean, garai hauek aspaldi pasatu eta gero guri buruz irakurriko dute, tristeziaz, hazten utzi genituen haziengatik”.

  

Niri zailagoa egiten zait “Jakinduria” edo “Egia” bezalako hitz potolo horiek irenstea, baina agian  kantaren tonu epiko horretan kokatu behar dira.  “Gorroto, beldur eta gezurrez betetako hiriak, bihotz zimelduak, begi krudel eta tormentatuak, deabru maltzurrak, erregeen antzera jantzita, jendetza lurrera botatzen, eta jakinduriaz irri egiten. Kipokritak Egiaren areto sakratuak kalumniatzen. Noble zaharrak gazteriaren gainean beren garrazkeria botatzen…” Giro horretan zaila da adorea bildu eta bide zuzena bilatzea: “Ezin dugu begiak goratu eta hasiera bat eraiki. Ezin ditugu adimenak aurkitu, bihotzetik hurbilago gidatuko gaituztenak.”

CLOSER TO THE HEART (Bihotzetik hurbilago): Aurrekoaren jarraipena da, kexuen ordez dei egiten, bai agintariei, bai langileei, artistei, intelektualei… errealitate berri bat eraikitzeko, bakoitza bere zereginean, baina beti “bihotzetik hurbilago”. Eta denak batera, elkarrekin: “Zu kapitaina izan zaitezke, nik mapak marraztuko ditut. Patuaren norabidean nabigatuko dugu, bihotzetik hurbilago”.

THE TREES (Zuhaitzak): Baina ez da erreza denek bat egin eta batera aritzea, askotan talka egiten dute talde eta interes ezberdinek talka. Horretaz hitz egiten du parabola borobil honek: “Badago kezka giroa basoan, badaude arazoak zuhaitzekin. Astigarrek eguzki gehiago nahi dute, eta haritzek ez diote eskaera horri kasu egiten”. Haritzak altuegiak dira eta eguzkiaren argi guztia hartzen dute, baina zer egin dezakete? Txikiagoak izan? Haiek ez dute aldatu nahi. Azkenean, adostasun batean iritsi ezin eta astigarrak sindikatu batean bilduko dira haritzen kontra borrokatzeko. Eta egurketariak erabakiko du: zuhaitz guztiak berdinak dira, aizkora eta zerraren legearen arabera.  Ez al gaude denok holako tranpa batean edo gehiagotan harrapatuta? Zer egin, bertze galaxia batera ihes egin? Cygnus X izarraren sistemara?

CYGNUS X - 1. LIBURUA, BIDAI PROLOGOA: Cygnus X izarra baino izar izandakoa da: zulo beltz bihurtu da. Horretara hurbiltzen dena zurrunbilo ilun batean behera amiltzen da. Gure protagonista Rocinante espaziuntzia abiatu da galaxietan barna. Bat-batean Cygnusen X izpiak sentitu ditu, sirenen kantak bezalakoak, ezin die entzungor egin.  Naufragioa, burrunba, itomena, kirio guztiak dantzan… Zer mundutara arribatuko gara, Denboraren tunelean barna?

Comments

]]>
Mon, 06 Jul 2009 20:38:47 +0200
HEMISPHERES TO KINGS (1978) http://o-rush.nireblog.com/post/2009/06/16/hemispheres-to-kings-1978 http://o-rush.nireblog.com/post/2009/06/16/hemispheres-to-kings-1978 hemispheres-to-kings.jpg

Disko hau borobiltzea errazagoa izan da. Rush taldeak berak bikote gisa ikusten zituen FAREWELL TO KINGS eta HEMISPHERES, bere ibilbideko etapa bat, eta disko bikoitz gisa ongi funtzionatuko zuen. Baina are hobe disko bakar gisa, nire ustez, kanta pare bat kenduta. “Cinderella” ez dago batere gaizki, berez, baina bertze aire bat dauka, bertze disko klase batzuetakoa (Rupert Hineren garaikoa, beraiek errana). Hemen, berriz, giroa moztu egiten du.

Gehien kostatu zaidana “Xanadu” kanpoan uztea izan da, aunitz gustatzen baitzait. Baina hiru “epic” ziren, gehi “Strangiato” instrumental zoragarria, eta lauak sartzea gehiegizkoa izanen zen. Hamaika buelta eman eta gero, nahiago izan dut “Cygnus”-en 1. eta 2. liburuak disko bakar batean elkartzea, bata A aldea ixten, eta bertzea B aldea irekitzen. Eta diskoa ixten, “La villa”. Zer disko puska!

A Farewell to Kings (5:51)

Closer To The Heart (2:53)

The Trees (4:46)

Cygnus X-1 Book I: The voyage prologue (10:25)

Cygnus X-1 Book II: Hemispheres (18:05)
I. Prelude (4:27)
II. Apollo/Dinoysus (4:36)
III. Armageddon: The Battle of Heart and Mind (2:55)
IV. Cygnus: Bringer of Balance (5:01)
V. The Sphere: A Kind of Dream (1:02)

La Villa Strangiato (An Exercise in Self-Indulgence) (9:35)

 

Diskoan sartzeko “Farewell” primeran heldu da, bai musikalki (gitarra akustikoko sarrenak nagusi dira disko osoan), bai letraren aldetik: “Can't we raise our eyes and make a start, can't we find the minds to lead us closer to the Heart". Eta jarraian, hain zuzen, “Closer”. Mezu zuzen eta argia. Nork erraten du Rush-en musika hotza dela, gehiago burmuinetik aterea, bihotzetik baino? Niri behinpein bihotzeko soka guztiak dardarrean jartzen dizkit. Baina lasaitzeko eta hausnarrean hasteko uneak ere badira. Eta horretarako ere ezin hobea da “The trees”, parabola unibertsala (Euskal Herrian ederki dakigu zer erran nahi duen).

“Madrigal” leuna, hain laburra izan arren, ezin izan dut sartu. Eta “Circumstances” ere kanpoan uzteak ere pena eman dit. Baina, klaro, HEMISPHERES osoa sartuko zen. Eta egia da disko horrek ez duela beherakadarik, lehen mailakoa da hasieratik amaierara. Bere arazoa da azkarregi amaitzen dela: laburregia da. Eta FAREWELL ere bai: biak ere ez dira 40 minutuetara iristen. Horregatik ezin nuen HTK diskoa luzeagoa egin: A aldeak 24 bat minutu ditu, eta B aldeak 27: “Cygnus II” eta “La villa”. Zer kendu hortik?

Nire irudiko, Cygnus-en bi liburuek barne bidai bat adierazten dute, saiatuko naiz zehazten HTK-ren kontzeptua azaltzean. Primeran geratzen dira bata bertzearen segidan. Eta gero “La villa”, bidai horren amaiera histrionikoa. Kubrick-en 2001- Espazioko Odisearen amaiera ekartzen du gogora, denboraren barrera hautsi duen astronauta jauregi klasiko batean. Hori bai, filmaren asmo filosofal eta transzendentala gabe. Dena da jolas hutsa, agian horregatik ez da batere zahartu, hogei urteren buruan.

Comments

]]>
Tue, 16 Jun 2009 20:21:44 +0200
Zergatik Rush? http://o-rush.nireblog.com/post/2009/06/14/zergatik-rush http://o-rush.nireblog.com/post/2009/06/14/zergatik-rush 2112-d.jpg

Zergatik RUSH?

Rush taldeak duela 35 lehen diskoa atera zuenetik inoiz “modan” egon ez den talde bat. Bai badu jarraitzaile multzo fidel bat, baina gehienak bertze latitude batzuetakoak. Hemen inguruan aspaldi ez du kontzerturik eman. Zaila da disko bat topatzea dendetan. Halere, badut itxaropena hemen inguruan bertze jarraitzaileren bat egonen dela.

 

35 urteetan Rush taldea gutxi agertu da komunikabideetako lerro-buruetan. Taldekideen artean aldaketa bakar bat izan du, hasieran. Indar betean jarraitzen du, ez du inoiz agur erran, ez da bere garaiko dinosauroen antzera itzuli… Rush “deskubritzeko” txiripaz izan behar, edo jarraitzaile horietako baten bitartez. Badut itxaropena, hemen inguruan norbaitek “entzun mina” sentituko duela.

Rush “Kultuko” taldea bihurtu da jarraitzaile multzo horrentzako. Baina hortik kanpo ez da gustu nagusiekin errez ezkontzen den horietakoa. Erraten denez, edo maitatzen duzu, edo ez zaizu batere gustatzen. Gogorregia batzuentzat, leunegia bertzeentzat, hotzegia, kanta luzeegiak… “bereziegia”, hitz batean. Badut itxaropena, gauza bereziak gogoko dituen batek edo bertzek aukera bat emanen diola.

Aukera bat ematea ere ez da aski. 35 urteetan eboluzio zabala izan du. Behin eta berriz berrasmatu du bere burua, haize eta soinu berrietara irekia. Ez daude RUSH-en 3 disko ildo berekoak. Jarraitzaile batzuek ez dituzte aldaketa horiek ulertu. RUSH ezagutu nahi duenarentzat, agian onena da bilduma bat lortzea, ahalik eta berriena, eta bolada ezberdinetako kantak dastatzea, ea zein bolada duen gustukoen. Gero abiapuntu horretatik modu pertsonalean bilatzen jarraitzea. Badut itxaropena, zuk ez diezula beldurrik holako bide pertsonal baten bakardadeari.

Nik nireari jarraituko diot, kronologiari jarraituz. RBN eta 21S diskoen ondoren HEMISPHERES TO KINGS dator. Kanta epiko luzeekin berriz ere, baina “Rush zigilua” izanen duten hurrengo kanta laburragoekin (“Closer to the heart”, “The trees”), hain minutu gutxitan hainbertze keinu eta ñabardura. Zuzeneko diskoetan zaila da sinestea hiru musikari bakarrik daudela taula gainean.

Comments

]]>
Sun, 14 Jun 2009 21:06:01 +0200
“21 OF LAMNETH” SINFONIA http://o-rush.nireblog.com/post/2009/06/10/%e2%80%9c21-of-lamneth%e2%80%9d-sinfonia http://o-rush.nireblog.com/post/2009/06/10/%e2%80%9c21-of-lamneth%e2%80%9d-sinfonia 2112steel-d.jpg

Barkatu, ezin izan diot muzin egin munstro bat egiteari, 65 minutuko “Symphony” bat, Rush-en lehen bi “epic” luzeen parte ezberdinak (“2112” eta “The fountain of Lamneth”) eta lehen diskoetako ildo bereko bertze kanta batzuk nahastuz (“Anthem”, “By-Tor and the Snow-dog” eta “The Necromancer”). Dream Theater, The Who, Pink Floyd, Marillion... ez ziren ausartuko holako “kreatura” bat kaleratzen. Zenbat entzule aurkituko luke holako disko batek? Musikalki zein kontzeptualki rock-aren inkisizioak ez luke jasango, jantziak urratuko lituzke, anatema! Baina horregatik bakarrik balitz ere mereziko luke.  

Nik ordea eskertu egingo nuke. Jakina, holako kanta aunitz egotea mortala izango zen. Baina zergatik ez tarteka holako bat agertzea? Zergatik den-denek men egin behar diete betiko arauei: 2-4 minutuko kantak, lehen entzunaldian sartzen direnak, egitura sinpleak, letra jator eta sarkorrak…  

Nire ustez, Rush-en lehen bi “suite” luzeek badute hainbat hutsune, narratiba aldetik. Kantan bertan ez dauden hainbat azalpen eman behar dute aparteko testu batean, istorioa uler dadin. Eta biek antzeko istorio bat kontatzen dutenez, perspektiba ezberdin batetik, uste dut ederki osatzen diotela elkarri. Oro har, "Lamneth" suitek azaltzen du "2112"-ko protagonista nolakoa den, nondik atera den: ezin da izaki alienatu bat izan, kezkaz betea baizik. Hortik bere erreakzioa kitarra aurkitzean. Eta hortik bere barne borroka ("By-Tor" eta "Nekromancer" kantek islatzen dutena) bere kezken eta gizarte "zoriontsuak" irakatsi dizkion baloreen artean. 

Kontua da parte guztiak nola lotu, modu koherente batean. Hau da nire proposamena. Hiru zatitan banatu dut, istorioaren garapena hobe jarraitzeko.  

1. ZATIA: DISCOVERY 

I.             Overture                                              (4:32)

II.            Temples of Syrinx                              (2:13)

III.           In the Valley                                        (4:18)

IV.          Didacts and Narpets                          (1:00)

V.            Anthem                                                (4:22)

VI.          Discovery                                             (3:29)

VII.         Presentation                                       (3:42) 

2. ZATIA: THE ORACLE 

VIII.        No One at the Bridge                        (4:19)

IX.          Oracle: The dream                            (2:00)

X.            By-Tor and the Snow dog                 (8:37)

XI.          Panacea                                                (3:14)

XII.         Bacchus Plateau                                (3:13)

XIII.        Soliloquy                                              (2:21) 

3. ZATIA: RETURN OF THE DREAM 

XIV.       Into The Darkness                             (4:12)

XV.         Under The Shadow                             (4:25)

XVI.       Return of the Prince                         (3:52)

XVII.      The Fountain                                       (3:49)

XVIII.     The Grand Finale                               (2:14)  

Tamalez, musika aldetik modu intuitibo batean egin dut, tema bakoitza “pista” bakarrekoa baita, ezin dira (nik behinpein ez dakit) zatiak bereizi, orden berri batean grabatzeko. Baina aski seguru nago, primeran geratuko zela. Letren aldetik, berriz, hemen dituzue orden berrian (ingelesez, barkatu, ez dut dena euskaratzeko adorerik). Nire ustez, rock-aren unibertsoaz inoiz idatzi den parabola borobilena.

 

'I lie awake, staring out at the bleakness of Megadon. City and sky become one, merging into a single plane, a vast sea of unbroken grey. The Twin Moons, just two pale orbs as they trace their way across the steely sky. I used to think I had a pretty good life here,just plugging into my machine for the day, then watching Templevision or reading a Temple Paper in the evening.

'My friend Jon always said it was nicer here than under the atmospheric domes of the Outer Planets. We have had peace since 2062, when the surviving planets were banded together under the Red Star of the Solar Federation. The less fortunate gave us a few new moons. I believed what I was told. I thought it was a good life, I thought I was happy. Then I found something that changed it all...'

I. Overture

And the meek shall inherit the earth...

II. Temples of Syrinx

...'The massive grey walls of the Temples rise from the heart of every Federation city. I have always been awed by them, to think that every single facet of every life is regulated and directed from within! Our books, our music, our work and play are all looked after by the benevolent wisdom of the priests...'

We've taken care of everything
The words you hear, the songs you sing
The pictures that give pleasure to your eyes
It's one for all and all for one
We work together, common sons
Never need to wonder how or why

We are the Priests of the Temples of Syrinx
Our great computers fill the hallowed halls
We are the Priests, of the Temples of Syrinx
All the gifts of life are held within our walls

Look around at this world we've made
Equality our stock in trade
Come and join the Brotherhood of Man
Oh, what a nice, contented world
Let the banners be unfurled
Hold the Red Star proudly high in hand

We are the Priests of the Temples of Syrinx
Our great computers fill the hallowed halls
We are the Priests, of the Temples of Syrinx
All the gifts of life are held within our walls 

Hemen, erraten nuen, azaldu beharko zen nor den protagonista, eta nolakoa den. Ez da "klon" bat, gizarte deshumanizatu bateko ale hotz eta otzana. Baditu kezkak eta zalantzak, horregatik kitarra bat topatu eta hasiko da horrekin esperimentatzen, eta horregatik sortuko da hortik gatazka. 

III. In the Valley

I am born
I am me
I am new
I am free
Look at me
I am young
Sight unseen
Life unsung

My eyes have just been opened
And they're open very wide
Images around me
Don't identify inside
Just one blur I recognize
The one that soothes and feeds
My way of life is easy
And as simple are my needs

Yet my eyes are drawn toward
The mountain in the east
Fascinates and captivates
Gives my heart no peace
The mountain holds the sunrise
In the prison of the night
'Til bursting forth from rocky chains
The valley floods with light

Living one long sunrise
For to me all things are new
I've never watched the sky grow pale
Or strolled through fields of dew
I do not know of dust to dust
I live from breath to breath
I live to climb that mountain

To the Fountain of Lamneth

IV. Didacts and Narpets

Stay! Go!
Work! No!
Learn! Live!
Earn! Give!
Stay or fight? What's right?
Listen!

V. Anthem

Know your place in life is where you want to be
Don't let them tell you that you owe it all to me
Keep on looking forward...no use in looking 'round
Hold your head above the ground and they won't bring you down
Anthem of the heart and anthem of the mind
A funeral dirge for eyes gone blind
We marvel after those who sought
The
wonders of the world
, wonders of the world
Wonders of the world they wrought

Live for yourself...there's no one else
More worth living for
Begging hands and bleeding hearts will only cry out for more

Well, I know they've always told you
Selfishness was wrong
Yet it was for me, not you, I came to write this
song

VI. Discovery

'...Behind my beloved waterfall, in the little room that was hidden beneath the cave, I found it. I brushed away the dust of the years, and picked it up, holding it reverently in my hands. I had no idea what it might be, but it was beautiful...'

'...I learned to lay my fingers across the wires, and to turn the keys to make them sound differently. As I struck the wires with my other hand, I produced my first harmonious sounds and soon my own music! How different it could be from the music of the Temples! I can't wait to tell the priests about it!...'

What can this strange device be?
When I touch it, it gives forth a sound
It's got wires that vibrate and give music
What can this thing be that I found?

See how it sings like a sad heart
And joyously screams out its pain
Sounds that build high like a mountain
Or notes that fall gently like rain

I can't wait to share this new wonder
The people will all see its light
Let them all make their own music
The Priests praise my name on this night

VII. Presentation

'...In the sudden silence as I finished playing, I looked up to a circle of grim, expressionless faces. Father Brown rose to his
feet, and his somnolent voice echoed
throughout the silent Temple Hall...'

'...Instead of the grateful joy that I expected,
they were words of quiet rejection! Instead of praise, sullen dismissal. I watched in shock and horror as Father Brown ground
my precious instrument to splinters beneath his feet...'
I know it's most unusual
To come before you so
But I've found an ancient miracle
I thought that you should know

Listen to my music
And hear what it can do
There's something here as strong as life
I know that it will reach you
Yes, we know, it's nothing new
It's just a waste of time
We have no need for ancient ways
The world is doing fine
 Another toy will help destroy
The elder race of man
Forget about your silly whim
It doesn't fit the plan

I can't believe you're saying
These things just can't be true
Our world could use this beauty
Just think what we might do

Listen to my music
And hear what it can do
There's something here as strong as life
I know that it will reach youDon't annoy us further!
We have our work to do
Just think about the average
What use have they for you?

Another toy will help destroy
The elder race of man
Forget about your silly whim
It doesn't fit the Plan!

Hemen berriz ere protagonistaren barrunbetan sartu behar da. Ulertzeko, sazerdoteen erantzun zakarra jaso eta gero nola erantzungo duen berak.

VIII. No One At the Bridge

Crying back to consciousness
The coldness grips my skin
The sky is pitching violently
Drawn by shrieking winds
Seaspray blurs my vision
Waves roll by so fast
Save my ship of freedom
I'm lashed helpless to the mast

Remembering when first I held
The wheel in my own hands
I took the helm so eagerly
And sailed for distant lands
But now the sea's too heavy
And I just...I just
don't understand
Why must my crew desert me?
When I need...I need a guiding hand...

Call out for direction
And there's no one there to steer
Shout out for salvation
But there's no one there to hear
Cry out supplication
For the maelstrom is near
Scream out desperation
But no one cares to hear

Hemen aldaketa bat egin dut, IX. zatia "Oracle: The dream" da, eta jarraian etorriko da "By-Tor" den barne borroka izugarria.

X. By-Tor and the snow dog

Tobes of Hades, lit by flickering torchlight
The netherworld is gathered in the glare
Prince By-Tor takes the cavern to the north light
The sign of Eth is rising in the air

By-Tor, knight of darkness
Centurion of evil, devil's prince

Across the River Styx, out of the lamplight
His nemesis is waiting at the gate
The Snow Dog, ermine glowing in the damp night
Coal-black eyes shimmering with hate

By-Tor and the Snow Dog
Square
for battle, let the fray begin

The battle's over and the dust is clearing
Disciples of the Snow Dog sound the knell
Rejoicing echoes as the dawn is nearing
By-Tor, in defeat, retreats to HellSnow Dog is victorious
The land of the Overworld is saved again

IX. Oracle: The Dream

...I guess it was a dream, but even now it all seems so vivid to me. Clearly yet I see the beckoning hand of the oracle as he stood at the summit of the staircase...'
'...I see still the incredible beauty of the sculptured cities and the pure spirit of man revealed in the lives and works of this world. I was overwhelmed by both wonder and understanding as I saw a completely
different way to life, a way that had been crushed by the Federation long ago. I saw now how meaningless life had become with the loss of all these things...'

I wandered home though the silent streets
And fell into a fitful sleep
Escape to realms beyond the night
Dream can't you show me the light?

I stand atop a spiral stair
An oracle confronts me there
He leads me on light years away
Through astral nights, galactic days

I see the works of gifted hands
That grace this strange and wondrous land
I see the hand of man arise
With hungry mind and open eyes
They left the planet long ago
The elder race still learn and grow
Their power grows with purpose strong
To claim the home where they belong
Home to tear the Temples down...
Home to change!

XI. Panacea

The whiteness of confusion
Is unfolding from my mind
I stare around in wonder
Have I left my life behind?

I catch the scent of ambergris
And turn my head, surprised
My gaze is caught and held and I
Am helpless...mesmerized

Panacea, liquid grace
Oh let me touch your fragile face
Enchantment falls around me
And I know I cannot leave
Here's a meaning for my life
A shelter from the storm
Pacify my troubles with
Her body, soft and warm
Naked in our unity
A smile for every tear
Gentle hands that promise me
Comfort through the years
Yet I know I must be gone
Before the light of dawn

Panacea, passion pure
I can't resist your gentle lure
My heart will lie beside you
And my wandering body grieves

XII. Bacchus Plateau

Another endless day
Silhouettes of grey
Another
glass of wine
Drink with eyes that shine
To days without that chill at morning
Nights time out of mind
 
Draw another goblet
From the cask of '43
Crimson misty memory
Hazy glimpse of me
Give me back my wonder
I've something more to give
I guess it doesn't matter
There's not much more to live

Another foggy dawn
The mountain almost gone
Another doubtful fear
The road is not so clear
My soul grows ever weary
And the end is ever near

XIII. Soliloquy

'...I have not left this cave for days now, it has become my last refuge in my total despair. I have only the music of the waterfall to comfort me now. I can no longer live under the control of the Federation,
but there is no other place to go. My last hope is that with my death I may pass into the world of my dream, and know peace at last.'

The sleep is still in my eyes
The dream is still in my head
I heave a sigh and sadly smile
And lie a while in bed
I wish that it might come to pass
Not fade like all my dreams...

Just think of what my life might be
In a world like I have seen!
I don't think I can carry on
Carry on this cold and empty life

My spirits are low in the depths of despair
My lifeblood...
...Spills over...

XIV. Into the Darkness

'As grey traces of dawn tinge the eastern sky, the three travelers, men of  Willowdale, emerge from the forest shadow. Fording the River Dawn, they turn south, journeying into the dark and forbidding lands of the Necromancer Even now the intensity of his dread power can be felt, weakening the body and saddening the heart Ultimately they will become empty, mindless spectres... stripped of will and soul, only their thirst for freedom gives them hunger for vengeance...'

Silence shrouds the forest
As the birds announce the dawn
Three trav'llers ford the river
And southward journey on
The road is lined with peril
The air is charged with fear
The shadow of his nearness
Weighs like iron tears

XV. Under the Shadow

'Shreds of black cloud loom in overcast skies. The Necromancer keeps watch with his magic prism eyes. He views all his lands and is already aware of the three helpless invaders trapped in his lair...'

Brooding in the tower
Watching o'er his land
Holding ev'ry creature
Helplessly they stand
Gaze into his prisms
Knowing they are near
Lead them to the dungeons
Spectres numb with fear
They bow defeated

XVI. Return Of the Prince

'Enter the Champion Prince By-Tor appears to battle for freedom from chains of long years The spell has been broken... the Dark Lands are bright. The Wraith of the Necromancer soars away in the night.' Stealthily attacking By-Tor slays his foe
The men are free to run now
From labyrinths below
The Wraith of Necromancer
Shadows through the sky
Another land to darken With evil prism eye

XVII. The Fountain

Look! The mist is rising
And the sun is peaking through
See the steps grow lighter
As I reach their final few
Hear the dancing waters
I must be drawing near
Feel, my heart is pounding
With embattled hope and fear

Now, at last I fall before
The Fountain of Lamneth
I thought I would be singing
But I'm tired...out of breath
Many journeys end here
But, the secret's told the same
Life is just a candle and a dream Must give it flame

The key, the end, the answer
Stripped of their disguise
Still it's all confusion
And tears spring to my eyes
Though I've reached a signpost
It's really not the end
Like Old Sol behind the mountain
I'll be coming up again

I'm in motion
I am still
I am crying
I am...still
I'm together
I'm apart
I'm forever
At the start

Still...I am 

XVIII. The Grand Finale

Attention all Planets of the Solar Federation
Attention all Planets of the Solar Federation
Attention all Planets of the Solar Federation
We have assumed control
We have assumed control
We have assumed control

Comments

]]>
Wed, 10 Jun 2009 20:10:51 +0200
2112 STEEL (B aldea) http://o-rush.nireblog.com/post/2009/06/05/2112-steel-b-aldea http://o-rush.nireblog.com/post/2009/06/05/2112-steel-b-aldea copia-de-2112-cyber-a.jpg BASTILLAREN EGUNA: “Ez dago ogirik, utziezu pastela jaten”  Musikaren munduan jaso da iraultzarako deia, mundu honetako ondasunak pilatzen dituzten aristokraten kontra. “Bastilla egunerantz martxatzen ari dira, gilotinak eskatuko du bere sari odoltsua.” Erregeak burua makurtu behar du orain, lehen bere subditoek egiten zuten bezala. Kakofoniaren koroek azkenean goratu ahalko dute berea:  “Lezio irakatsiak, baina inoiz ez ikasiak. Gure inguruan haserrea sutan dago. Etorkizuna gidatzen dute iraganaren arabera. Aspaldian urtu zen moldea.” Arrakasta izanen ote du iraultza saio berri hau?

-BANGKOKERA TXARTELA:  Arrakasta izan edo ez, hemen bertze abentura batean gaude. Lehen geldialdia Bogotan, Kolonbiako zelaiak ikusteko? Argi dago norbaitek galdu duela iparra, horko uztako pixka bat dastatu eta gero. “Bangkokeko trenean gaude, Tailandiako expressean. Bidean barna geldialdiak eginen ditugu. Bakarrik geldituko gara onena lortzeko”. Onena, aski da Jamaikako pipa bati kalada bat kentzea Acapulcotik Marokorra hegal egiteko, eta handik ekialderago, Libano, Afganistan, Nepal...  Tailandiako expressean. Non geratu da iraultza?

-LAKESIDE PARKEA: Pazifikoko ozeanoa gurutzatu eta Ontario lakuaren ondoan gaude, Kanada jaioterrian: parkea, haizea arboletan, udako gauetako oroitzapenak. Saltzaileen postuak: erosi hemen! Hamar xentomotan hamaika gauza zoragarri! “Poltsiko bat zilarrez betea, zeruko ateko giltzak”.  Oinutsik dabilen askatasuna. Maiatzaren 24an Garaipenaren Eguna ospatzen dute (edo Victoria erreginarena). Su artifizialen festa hondartzan, taldean kantatzen, kaian erretzen, magia urtero itzaltzen... Baina dena oroitzapena baino ez da, hori bai, betiko geratzen diren oroitzapenak.

-ILUNSENTIKO ZONALDEA: Halako batean, itxura atsegineko gizon batek agurtzen dizu, irrifartsu. Kontuz! Alde egin hortik! Gezurti bat da: hiru begi ditu. Beranduegi da, laugarren dimentsioaren muga zeharkatu duzu.  “Ilunsentiko zonaldean sartu zara, mundu honetan gauza arraroak gertatzen dira. Giltza erabili, atea ireki. Ikusi zure destinuaren dendan salgai dagoena. Etorri zure ametsen sorkuntza arakatzera. Sartu imaginazioaren mundu honetara.” Hiri huts batean esnatu zara. Bakarrik mutil erraldoi bat dago hor, zu zara bere jostailu berria. “Ez dago ihes biderik, ez ezkutalekurik, Denbora eta Espazioa bat egiten diren honetan.”

-NIGROMANTEA:  Ikuntasunean. Egunsentian hiru musikari bidaiariak basotik atera dira, baina Nigromantearen lur ilun eta debekatuetan sartu dira. Haren itzalaren boterea sentitzen dute, bidearen arriskua, beldur giroa. Itzalaren azpian. Bere dorretik nigromanteak dena ikusten du, prisma magikoko begiez. Bere ziegetarantz gidatzen ditu. Espektro bihurtuak, belauniko erori dira, garaituak. Baina By-Tor printzea itzuli da, txapelduna, eta hetxizoa hautsiko du. Hiru musikariak libro dira, ihesi doaz. Atzean, bere labirintoan, Nigromantea. Bere itzalak hedatzen dira zeruan, lur berriak ilundu nahian, prisma magikoko begiez. Edo erran beharko genuke “Internetez”? Ez diozu inoiz zure buruari galdetu, nola da posiblea “Nigromanteak” Sarea bezalako tresna bat gu bezalako morroien esku uztea?

Comments

]]>
Fri, 05 Jun 2009 20:57:50 +0200
2112 STEEL: kontzeptua (A aldea) http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/31/2112-steel-kontzeptua-a-aldea http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/31/2112-steel-kontzeptua-a-aldea 2112-steel-b.jpg -“Ezaguna da 2112” kantaren istorioa, baina gogora dezagun labur-labur, RBN diskoaren istoriarekin lotzeko: musika munduan hasitako gazte baten gorabeherak. Hemen 2112. urtean gaude, baina gauzak ez dira hainbertze aldatu, hasi berri batentzako. Nahiz eta, Oberturaren amaieran, lehen hitzak Bibliako famatu horiek izan: “Eta jende apalak heredatuko du Lurra”. Zein da ba, jende apala? Konformatzen dena? Inposizioak apal-al onartzen dituena? Bere iritzia emateko harrokeria ez duena? 

-Mundua bai aldatu da bertze hainbat aldetatik: mende erdia da pakean bizi direla Eguzki Federazioko Izar Gorriaren azpian. Tenplua arduratzen da (TemploVision, Tenplo egunkaria, konputagailu erraldoiak…) bake hori hauts ez dadin. Huxley eta bere “Brave New World” zoriontsua ekartzen digu gogora, eta bere hari-musikal sintetikoa beti giroan. “Denetaz arduratu gara. Entzuten dituzuen hitzak, kantatzen dituzuen kantak, zuen begiei atsegina ematen dien irudiak. Bat denentzat eta denak batentzat. Haurrideak bezala lan egiten dugu, ez da beharrezkoa galdetzea nola, edo zergatik.”

 

-Baina protagonistak zerbait berri topatuko du: tresna arraro bat, sokaduna. Sokak ukitu eta dardar egiten dute, eta bere bihotza dadararazten dute. Soinua ateratzen da. Liluratura, jendearekin konpartitu nahi du bere deskubrimendua. Baina lehen pausua da Tenpluko sazerdoteei horren berri ematea: “Entzun nire musika, tresna honek egin dezakeena. Bizia bezain indartsua da, seguru nago liluratuko zaituztela.”  

-Baina sazerdoteak ez dira liluratuko, aitzitik: “Bai, ezagutzen dugu, ez da deus berri. Denbora galtzeko modu bat da soilik. Ez dugu formula zaharren beharrik. Mundua ongi doa.”  Bitxia da: “2112” kanta elkarrizketa baten moduan antolatuta dago, musika leuna eta gogorraren artean. Musikari protagonistak hitz egiten duenean, doinua melodikoa da, eta sazerdoteek mudu heavy batean hitz egiten dute. Zerbait erran nahi ote du horrek? 

-Musikariak ezin du erantzun hori sinistu. Etxera doa eta amets bat dauka, mundu galdu haren oraoitzapena, Orakulua: “Ikusten dut esku trebeen lana, grazia hura, lur bitxi eta zoragarri hau. Ikusten dut gizakiaren eskua agertzen, burua gosez, begiak irekita.” Hori ikusi eta gero jada ezin du gehiago bizi Izar Gorriaren Federazioaren kontrolpean. Hor hasten da bakarrizketan, eta bere ahotsa ere heavy bihurtzen da azkenean: “Soilik pentsatzen dut nolakoa izan zitekeen nire bizitza, ikusi dudana bezalako mundu batean. Ez dut uste gehiago jasan nezakeenik bizitza hotz eta hutsal hau. Oi ez!” 
 

-Azken mugimendua "Grand Finale" instrumental gogor eta bikaina da. Amaieran soilik entzuten da bozgorailu baten ahotsa. “Erne, Eguzki Federazioaren planetak! Kontrola hartu dugu!”. Eta gong kolpe bat. Norena ote zen ahots hori? Izar Gorriaren sazerdoteena? Indar iraultzaile batena?

 

-Zeinahi dela, gero datorren “Something” kantaren mezuak balio du: “Ezin duzu deus lortu deusen truke. Ez duzu askatasuna lortu dohainik”. Letra osoak ere ederki adierazita: “Daukazuna da zeure erresuma. Egiten duzuna da zeure aintza. Maite duzuna da zeure boterea. Bizi duzuna da zeure historia. Zeure buruan dago erantzuna. Utziozu zuri gidatzen. Utziozu biotzari zure aingura izatea, eta zaure kantaren puntsua.” Bai, arras ongi. Baina ez da hain erreza. Oraindik B alde osoa falta da.

Comments

]]>
Sun, 31 May 2009 19:09:42 +0200
2112 STEEL (1976) http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/27/2112-steel-1976 http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/27/2112-steel-1976 2112-steel-a.bmp -Bigarren diskoa osatzeko buelta gehiago eman behar izan dizkiot. Izenburutik hasita; ez da hain erreza bi disko horien izenburuekin hitz joko bat egitea.  Eta gero kantuak: 20 minutuko bi “suite” ziren. Ezin biak sartu, bat kanpoan utzi behar… Baina zein aukeratu? Printzipioz erreza zirudien: Rush taldekoek ez dute CARESS sobera maite, eta 2112 albumak eman zien arrakasta. Bultzada horri esker segitu omen zuten aitzina, bertze gisa neketan goratuko zuten burua, CARESS-ekin jasan zuten porrota eta gero.  

-Nire iduriko, egia da CARESS diskoak bazuela zerbait eskas, atera zen urtean funtzionatu ez zuena: taldea edo ideiak ez zeuden aski helduak holako erronka baterako. 2112-an bai taldeak bai ideiek bertze eskarmentu bat bazuten.  Eta halere, gaur den egunean nik arras gustura entzuten dut CARESS oraindik. Eta zaila egin zait “The Fountain” kanpoan uztea.  

-"2112" kanta ez da hain ongi zahartu, agian. Edo agian gehiegi entzun dut jada. Gainera, egia da, errez sartzen dena erres ateratzen da. "2112"-ko zenbait pasarte, behinpein, aspergarri xamarrak egiten zaizkit. Eta diskoaren A aldearen uzta motz xamarra. Horregatik sartu dut “Something” indartsua nire diskoaren A aldea ixteko. Gainera, bere letrak bertze buelta bat ematen dio "2112" kantaren amaiera ezkorrari, erranez: “bai, zaila da korronte nagusiaren kontra egitea, baina mundu honetan zerbait nahi duenak borrokatu egin behar du. Deus ez da debalde”.    

2112 (20:34)
I.Overture (4:32)
II.
Temples of Syrinx (2:13)
III.
Discovery (3:29)
IV.
Presentation (3:42)
V.
Oracle: The Dream (2:00)
VI.
Soliloquy (2:21)
VII.
The Grand Finale (2:14)

Something For Nothing (3:59) 

 

Bastille Day (04:37)

A Passage To Bangkok (3:34)

Lakeside Park (04:08)

The Twilight Zone (3:17)

The Necromancer (12:30)
I. Into The Darkness (4:12)
II.
Under The Shadow (4:25)
III.
Return of the Prince (3:52)

 -B aldean zalantza gutxiago izan dut. Hau baino ez: hirugarren kantarako zein aukeratu, “Lakeside” ala “Twilight zone”. Azkenean biak sartu ditut, luzera aldetik ez baitute %20ko muga gaindituko (B aldea 27 minutukoa geratzen zait). “Twilight” asko gustatzen zait musikalki, eta bere letra jostagarria ederki dator “Passage” psikotropiko eta “Necromancer” artean zubi egiteko. Baina “Lakeside” kentzea CARESS diskoaren erdia baino gehiago kanpoan uztea izanen zen. Beraz, hori ere sartu dut, diskoaren letren ildo narratiboa bertze bide batetik eramanez, itxuraz argitsuagoa, baina amaiera ilun baterantz. Berriz hasierarekin lotzen dena, gurpil zoro batean: Srynx tenpluen inperio itxiarekin, ilunsentiko aldea zeharkatuz.  

-“Bastille” ezin hobea da B alde horri hasiera emateko, bai musikalki, bai lirikoki: iraultza musilalaren saio bat Izar Gorriaren botere absolutistaren kontra. Tamalez, horren atzetik musikaren bertze errealitate bat dator, “Passage” kantak islatzen duena: drogen argi-ilunen zurrunbiloa. Frantzia iraultzailetik Colonbia, Tailandia, Afganistan, Maroko, Libanon… barna, jaio hirira eta haurtzaroko oroitzapen gozoetara, Lakeside parkean.


-Baina segituan hausten da ilusio bukoliko hori: parkea amaitzen den lekuan basoa hasten da, nigromantikoaren mamuaren basoa. Hor agertzen da berriz By-Tor ilunpeetako printzea, eta hetxizoa deuseztatzen da. Ongi etorri ematen dizute berriz Megadoneko ilargi bikiek eta  Srynxeko tenpluetako sazerdoteek. “Necromancer” Lirikoki ilun eta ezkorra (holakoak dira mundu petral honetan gobernatzen duten indarrak), baina musikalki 12’5 minutu zoragarri.

Comments

]]>
Wed, 27 May 2009 20:10:21 +0200
PARENTESI BAT http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/24/parentesi-bat http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/24/parentesi-bat komikia.pngParentesi bat? Bai, tartetxo bat, 2112 STEEL diskoari ekin baino lehen.

 

Zertarako? Labur-labur azaltzeko zergatik abiatu nuen holako blog hau. Helburu nagusia, oraindik betetzeko dagoena. Izan ere, helburu txiki gehiago baziren, eta gehientsuak betetzen ari dira.

 

Zer esan nahi dut? RBN diskoaren kontzeptua irakurri baldin baduzu, imajinatu musikari baten kontuak ez, baizik eta ni bezalako blogari berri batenak direla.

Beraz, egia da zu eta ni 2 baino gutxiago garela? Rush zale eta euskaldunak. Rush-en musika maiz entzuten dugun euskaldunak, eta Sarean Rush-en berri bilatzen dugunak. Kontagailu bat paratu dut, ni ez nagoenean bizitza arrastorik badagoen. Ea 2 izateraino ailegatzeko aukerarik badagoen, edo ez.

Kontagailuko zenbat bisita dira neureak? Batzuetan, nire hurrengo bisitan aurrekoan baino 1 edo 2 gehiago markatzen ditu. Eta batzuetan ni nagoenean bigarren bat agertzen da. Paseko norbait izan da orain arte: ez du hemen topatu bilatzen zuena, eta alde egin du deus erran gabe.

Eta 1 izatera ere iritsi ote gara? Honezkero seguru badakizula nire izena ez dela Oier, eta ez dudala B-Aitor izeneko anaia bat.  Ez, nire izena Tom’s Oier da. Baina ez naiz Meridianen sortu, Ohio estatuan. Ingelesez juxtu-juxtu moldatzen naiz.

(Eta hemendik nire esker onar eskaini nahi diet www.rush.com.ar/letras.htm web-gune bikaineko itzultzaileei: Martin Urionagüena eta Carlos Gonzalez, eta haien kolaboratzaileei. Gehienak abizen euskaldunak dituzte, baina argentinarrak dira, eta itzulpenak espainierara eginak daude. Neuk euskarara itzuli ditut, nire buruan) Beraz, egia da gezurti 1 naizela? Deus ez da erabat egiazkoa, eta deus ere ez da erabat gezurrezkoa. Badira graduak, eta tarteko muga bat bilatu behar da (gutxieneko egia gradu bat, gehienezko gezur tope bat). Zinez, ni saiatzen ari naiz blog honetan muga hori errespetatzen. Azken batean, horrexegatik abiatu nuen blog hau. 

Zertarako ba? Bi erantzun nagusi badaude, eta eman ditut jada, zeharka eta tantaka. Lehena: Rush entzuten dut, eta Rush-en bilatzen dut Sarean. Gustura hartuko nuke parte Rush-en inguruko Foro eta eztabaidetan. Baina bi arazo daude. Lehena: gehientsuak ingelesez ari dira; ez ingeles “franko” batean, edozeini irekia (beldur naiz); baizik eta ingeles “anglofono” batean. Eta ni ez naiz anglofonoa, nire Rush mundua (kanten letrak barne) etxekotu egin dut, nire buruan, aspaldi. Ezin dut Rush taldeaz hitz egin, etxean bezala? Euskal komunitatea ez da hain zabala, zu eta ni 2 izateko? 

Eta bigarrena? Schrödinger fisikariak (NIREBLOG kide Pilarrek ezagutuko du naski) “Nire ideia munduaz” liburuan modu argi eta erresean azaldu zuen nola ezagutzen dugun errealitatea: egiturak erabiliz, ez pieza solteak. Alferrik da eztabaidatzea A letra gorria den edo zuria. Ez doa inora batek esatea “niri A diskoa gustatzen zait eta B ez”, eta besteak “ba niri B diskoa bai eta A ez”, eta abar. Gutxieneko egitura bat proposatu nahi nuen Rush taldearen musikaz aritzeko, eta 2 iritzi ezberdin infinitu bat ez izateko.  

Comments

]]>
Sun, 24 May 2009 21:59:53 +0200
RBN: kontzeptua (B aldea) http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/20/rbn-kontzeptua-b-aldea http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/20/rbn-kontzeptua-b-aldea Ispiluan bizikletan

6-ZERTAN ARI ZARA?: Ez dute xamur galdetzen, herraz baizik.  Nori ote? “Beno, hor ikusten zaitut geldirik, hatza airean, zuretzat nahi duzu egiten dugun guztia.” Nor ote da jaun kapar hori, ikusezina dela uste duena? Letran ez du argitzen, beraz, nire kontzeptuari jarraituz pentsatzekoa dut musikako jauntxo bat dela.  “Nor uste duzu zarela? Uste duzu izan bat zarela, hiria menperatu nahian, beti saiatzen gu bazter batean uzten.” Gezurrak eta azpijokoak erabiltzen. Ultimatum bat egiten diote: jokabidea aldatu, bertzenaz utikan!

7- GAUEKO HEGALDIA:Aireportu bat, gau betean, baina jendea harat eta honat, lasterka edo denbora egiten. Erdian musikari gazte bat, jaiotiria utzi eta bizitza berri bat asteko asmotan. “Zergatik saiatzen naiz? Nik badakit. Barne sentimenduek erraten didate joateko ordua dela. Burua garbi, bizitza berri bat aitzinean. Orain erregea izan nahi dut, ez peoi bat gehiago.” Leloan datu berri batzuk datoz, argigarriak: ez da lehen aldia: “Berriz aldatzera noa nire bizitzaren norabidea. Agur maitea…” Bizitzaren atal berri bat, beldur pixka bat, orduak pasatzen, bakarrik… “Nire bizitza gaur hasten da.”

8- GOGORATZEN: mezu baikorragoa: “Badago garai bat ahalik eta hobekien sentitzeko, eta momentu hori oraintxe da, inor kez gaitu geldituko. Badago garai bat ahali keta hobekien bizitzeko. Gure atzean hautsa baino ez duzu ikusiko.” Garai onak, eta etorkizuna ere argitsu dator, ez dago kezkatzeko edo tristetzeko arrazoirik. Orduan, zertarako gogoratu? “Gure memoriak gogoratzen digu bizitzaren bidea ez dela hain txarra, agian.” Etxetik urrun, baina segi aurrera, giran. Kostalde batetik bertzera, kontzertuz kontzertu: “lurreko hiriek eskua luzatzen digute, ongi etorria eginez, goizera arte, berriz abiatzeko momentua denean.”

9- LANGILEA: hari narratibo edo kontzeptualari jarraituz, azken finean bizitza ez zaio hainbertze aldatu. “Gizon langilea deitzen didate. Bai uste dut horixe naizela”. Zazpietan jaiki, bederatzietan lanera, egun guzia lanean. Arratsaldeko bortzetan etxera buelta, garagardo hotz bat edan, beti liluratu antzean, zergatik ez zaidan deus berririk gertatzen. Eta aldatzeko amets lainoa: “iruditzen zait askoz bizimodu hobea izan nezakeela, eta horrexegatik deitzen didatela, gizon langilea”.

10-AMAIERAN: amaitzeko, hitz xalo batzuk, buruz buru erranak, norbaiti (musikariak entzuleari?), zuri: “Badakit zer erran nahi duzun… senti dezaket sentitzen duzuna… sentimenduak goraka doaz, hartzen ahal nauzu une batez, eta irri eginarazi, amaieran.” Baina azken konpasak gero eta ezkorragoak dira: “Egin dezaket zuk egiten duzuna, baina zuk hobe egiten duzu. Eta negar egin dezaket zuk bezala, baina horrek tristeago jartzen nau. Distira egin dezaket zu distiratzen zaren bezala, baina horrek ez nau argitsuago egiten. Baina zuk bezala pentsatzen badut, horrek ez du nire zama arinago bihurtzen.” Azken finean, musikak liluratu egiten gaitu, eta batzuetan gure onena edo sakonena aterarazten ditu… Baina ezin ditu gurekin mirariak egin, ezta hala?

Comments

]]>
Wed, 20 May 2009 20:19:38 +0200
RBN diskoaren kontzeptua http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/16/rbn-diskoaren-kontzeptua http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/16/rbn-diskoaren-kontzeptua ghost-rider.png

1- NIRE BIDEA AURKITZEN:  “Esan nuen zure ehizan noala Eseri zaitez. Zure bila noala…” Neska baten ehizan, ohiko rock kantetan bezala? Bai zera! Lehen diskoko letra elementalak gorabehera, hasieratik aldarrikatu zuten bertze zerbaiten bila zihoazela.  Nire bidearen bila.” Musikari bat bere leku naturalaren bila. Etxeko itzulbidearen bila. Atzealdeko atetik. “Alde egina nuen aspaldi. Galdu dut urteen kontaketa. Tira, kanta triste batzuk kantatu nituen eta malko txar batzuk isuri”. Blues baten letra dirudi gehiago, baina Geddy-ren ahotsa dena da oihu eta garraxi: whoa! Yeah! “Kontuz! Banator!”

2- HERESIA: “Badakizu, bizitzan zure lekua da zuk egon nahi duzun lekua. Ez utzi besteei esaten zor diezula dena. Segi aurrera begiratzen, alferrik da ingurura begira ibiltzea. Mantendu burua lurra baino gorago, eta ez zaituzte azpiratuko.” Printzipioen aldarrikapen argia. “Bihotzaren heresia, eta buruaren heresia”. Gero Neil-en pultsua hasiko da zirrikitu ilunagoetan sartzen. “Liluratzen gaituzte munduko mirariak bilatzen dituztenak. Munduko mirariak. Beraiek sortutako munduko mirariak”. Baina mezu nagusitik urrundu gabe: “Zeure kabuz bizi, ez du merezi beste baten kabutara bizitzeak. Esku eskaleak eta bihotz odoltsuak. Soilik negar egingo dute, gehiago eskatzen.”

 


3- AZPIAN, ARTEAN ETA ATZEAN: Hemen diskoa sartzen da ildo narratibo batean. Alde metaforiko batean ere bai, nahi bada. Eta hori arras subjektiboa da, testu irekia baita, aukera ugarirekin, eta denak zilegiak. “Duela hamar urte, erresuma erregea gaindituta,  amets zoragarri bat errealitate egin zen.  Zarama menperatuta, ezein lurralde birgin gelditu zen ukitu gabe. Begi guztiak distiratzen, baina inoiz ez ikusten”. Baina kontutan hartu beharko gero BY-TOR datorrela, bere doinu epiko jostariarekin. Neure interpretazioa beti musikaren munduan kokatzen dut: musikari bat, bere musika, eta musikaren mundu konpetitibo eta  hierarkikoa, Erdi Aroko kutsu umel bat duena, mito eta sineskerien menpe. “Jaiotze noblearen azpian, hitz harroenen artean, edertasunaren atzean, arrakalak agertzen dira”. 2112 kanta epikoaren giro argiluna iragartzen da. “Ikusten ditut hiriak altxatzen. Beste ontzi bat iristen da. Lurra urtzen ari da, baina beti hazten. Amets zoragarriak egia bihurtzen dira. Zerbait berri asmatzen, buru argienak, eta inoiz ez jakiten”. Azkenean iluna nagusituko da, argi izpien gainetik. “Armek goldea ordezkatu dute. Orain fatxadak zikinduta daude . Printzipioak traizionatuak izan dira. Ametsak zimeldu dira, baina oraindik utz dezagun itxaropena agintzen. Historiaren zorrak ez dira kitatuko.”

4- BY-TOR ETA ELURRETAKO ZAKURRA: atzendu beharko dugu Neil-i letra aluzinagarri hau inspiratu omen ziotenak bi zakur arrunt baino ez zirela. “Hadesko ateetan, antortxa dardaratien argipean, Azpimundua bilduta dago argiunean. By-tor printzea leizea hartzen du ipar argirantz. Eth-en sinboloa airean gora doa.” Hobe hitzez hitz itzuli eta norberak bere modura interpreta dezala hemen libratzen den bataila. “By-tor, ilunpeetako zalduna, Gaizkiaren zenturoia, deabruaren printzea, Styx Ibaian zehar, kriseiluaren argitik kanpo. Bere Nemesis zain dago atean, Elurretako Zakurra, gau hezean argitsu Begi beltz ikatzak gorrotoz distiratzen. By-tor eta Elurretako Zakurra, batailarako prest, has dadila borroka.” Gogoratu nik proposatzen dudan kontzeptua musikaren munduan oinarritzen dela. Norberak paratu diezaiola izan bat izen bakoitzari. “Borroka amaitu da eta hautsa desagertzen doa. Elurretako Zakurraren jarraitzaileek hileta kanta jotzen dute. Pozaren oihartzunak, egunsentia hurbildu ahala By-tor, garaituta, berriz Infernura doa. Elurretako Zakurra garaile. Goiko munduaren lurraldea berriz salburik dago.”

5- BERRIZ HEMEN: Berriz musikaria bere eguneroko bizimodu lurtarrean, aparteko soinuak lortzeko ametsarekin. “Hainbat aldiz jo dut kanta hau, melodiak segitzen baitu errepikatzen, idei aberriak hazten. Akorde eta ideia berriak sortzen, odoletan dagoen mendiko erreka bat bezala.”  Ez da helburu erreza,  ametsak amets dira, azken batean. Ez dira gauetik goizera gauzatzen. “Beno, diot atzera begiratzen dudan bitartean, noizbait izan nituen pentsamenduetara. Haiek islatzen dute ikasten ari naizena.” Inoiz ez dugu ikasteko garaia gainditzen.  “Bai, badakizu alde gogorrena dela. Bai, erraten dizut gailurrean egotea dela, betiko dardaran dagoen modu baten gailurrean.”  Batzuetan ematen du lortzeko zorian zaudela, baina gero hurrengo eguna aurrekoaren kopia hutsa da. “Beno, hau aldatuko al da noizbait? Betikoa izaten jarraituko du? Bai, zure aurpegia ikusia dut, nonahi ikusi baitut, nire aurrean agertzen, ezer argitu gabe. Zinez, akitu baino lehen jakin nahi nuke. Pixka bat jo dut. Luze gabe gelditu egingo naiz eta berriz joko dut”.

Comments

]]>
Sat, 16 May 2009 19:29:47 +0200
RUSH BY NIGHT 2 http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/14/rush-by-night-2 http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/14/rush-by-night-2 Rush by night 2

-Aurreko sarreran ikusten denez, A aldea luzexeagoa atera zait, baina ezin dut hortik ezer kendu. B aldean zalantza gehiago izan ditut. Hasieran “In the mood” sartu nuen (argi dago Rush taldekoei gustatzen zaiela, zaleei ez hainbeste). Musikalki ongi legoke B aldearen erdialdean, baina letra horrekin, testuetan pitzadura bat irekiko zuen, nire ustez. Gero pentsatu nuen “Before and after” sartzea, bere bi zatiekin, lehena lasaia, bigarrena indartsua, ederki prestatuko zuen RBN diskoaren azken txanpa borobila. Baina letra hemen ere traba da, ez diot itxurarik ikusten diskoaren altura honetan. Gainera, “In the end” kantak antzeko egitura du –kanta ezberdinak diren arren-.  



-Azkenean erabaki dut “Making” hobe sartzen dela hor, aurreko “Fly”-rekin batera pasarte sotilago bat osatzen, eta ondoko  “Working”-en indar naturala gehiago nabarmentzen.  Bertzalde, letrak ederki jasotzen ditu musikari baten gorabeherak, aurreko kanten haria garatuz, eta hurrengo “langilearen” bizimoduarekin kontrapuntu bitxi bat sortuz. -Gainerakoan, ez du misterio handirik. “Anthem” ere izan zitekeen lehen tema, baina “Finding”, bere indar eta xalotasunean, oso arranke ona iruditzen zait: Rush bere bidean aurkitzen hasten. Lehen momentutik harrapatzen zaitu, eta ez zaitu uzten. Puntu-puntuan zaude hurrengorako, jarraian datorren  taldearen lehen heresia. Bi kantek martxa betean jartzen dute Rushen makineria. Hurrengo kantak, “Beneath”, eusten dio, eta hurrengoak, “By-tor”, txotxongilo bat bezala maneiatzen zaitu…  

-“By-tor”, kanta kuttuna, musikalki zein pertsonalki. Irribarre bat etortzen zait entzuten dudan bakoitzean: behar da musikari sortzaile eta ausarta izan holako kanta bat konposatu eta kaleratzeko, 1975ko rock gogorraren munduan. Musikalki eta lirikoki oso berezia. Egia da erdiko lasaialdia luzeegia dela, baina ongi etortzen da, kontutan hartuz ia 17 minutu eman ditugula jo eta su. Hurrengo “Here again” lasaia ere hobe legoke minutu bat laburrago. Nolanahi ere, biek 16 minutuko bloke aparteko bat osatzen dute, arras entzungarria. -Jarraian, hiru tema laburrago B aldea irekitzen, lehena  “Doing” potente eta dotorea (letra bai erretxindu xamarra; nortaz ari ote dira?). Gero “Fly” eta “Making” tarte lasaiago bat sortzen. Eta diskoa borobiltzeko, 14 minutuko beste bloke bat, kategoriko bikotea: “Working” eta “In the end”.  

-Horrenbestez, disko fresko eta indartsua. Ez al zen Rushen borobilena izango, soinua pixka bat zainduz gero? Onenetakoa bai, burutik buztanera gozatzekoa, batez ere gitarra lanari ematen dion presentziari begiratuta. Baina ikusiko dugunez, hurrengoak are hobeak izango dira.

Comments

]]>
Thu, 14 May 2009 22:09:57 +0200
RUSH BY NIGHT (1974) http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/10/rush-by-night-1974 http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/10/rush-by-night-1974  rush-bay-night.png

 

 

RUSH BY NIGHT 

 

-Hemen daude Rushen lehen bi disketako –niretako- onena, bakar batean bilduta. Edo hobe: Rush-en lehen disko borobilena osatzeko nik hartuko nituzkeen kantak:  RUSH BY NIGHT. Disko aparta! 

 

-Sarreran erran dudan bezala, FBN da entzun nuen Rushen lehen diska, Meridianen. B-AITOR anaiaren ale hura galdu zen nonbait, bizitzak ematen dituen buelta horietako batean. Euskal Herrira etorri eta gero atzeratuz joan nintzen disko hori berriz entzutea. Izan ere, gure memorian diskoek eta kantek berezko bilakaera bat izaten dute; gero belarrietatik berriz sartzean sentsazio kontrajarriak gertatzen dira. FBN gehiena ezezagun xamarra egin zitzaidan bigarren aldian, baina arras kitzikagarria: disko horretan hasi ziren nabarmentzen Rush-en esentzia eta unibertsoa.

 

-R diskoa, taldeko lehena, berriz, entzun nuen azkena da. Ez soilik zaila delako diska dendetan aurkitzea. Irakurriak nituen zenbait komentario disko horri  buruz, eta banuen beldurra, Rush arkaiko eta pobre bat aurkituko ote nuen. Ezusteko atsegina! Talde fresko eta indartsu bat topatu nuen. Bistan da, faltan botatzen dira Neil-en letrak. Eta musikalki ere eskas da Alex eta Geddy-k gero erakutsi duten fantasia. Baina aukeratu ditudan lau kantek adrenalina zurrutada extra bat ematen diote RBN diskoari. RUSH BY NIGHT. Alegia: R + FBN. Rushen potentzia + Rushen potentzialtasuna. 

 

 

Finding My Way (5:06)
Anthem (4:22)
Beneath, Between and Behind (3:02)
By-Tor and the Snowdog (8:37)
Here Again (7:35)


What You're Doing (4:22)

Fly By Night (3:21)
Making memories (2:58)

Working Man (7:10)
In The End (6:47)

Comments

]]>
Sun, 10 May 2009 20:03:19 +0200
MISSION http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/07/mission http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/07/mission  MISSION

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

MISSION

Barkatu txapa nortalgiko-pertsonala, blog honen hondoan geratzekoa da. Blogaren sarreran bai utziko ditut, labur labur, erabili behar ditudan irizpideak. Hauek dira, berriz, ni mugitzen naizen lau koordenada, Rush taldearen zaletasunean:



1-Rush, instrumentazio aldetik, %90 gogokoa dut (tema luzeenetako pasarte batzuk, tema labur eta sinple bakar bat, teklatu konponketa batzuk, Geddy-ren ahotsa errejistro behartu batzuetan... dira salbuespenak).


2-letren aldetik, %85 dut gogoko, Neil-en ildo ideologikoak konpartitu edo ez (indar gutxiko lelo eta hitz joko errepikakor batzuk dira salbuespenak, Geddy-ren Tears osoa, lehen diskoko pasarte zabar batzuk...).

3-kanten kontzeptu musikalaren aldetik, %80 (berriz ere lelo indar gutxiak –The body electric, Between sun & moon...-, errepikakorrak –Show don`t tell, Superconductor...-,  bostgarren martxa edo bere puntua hartzen ez duten batzuk...)

4-horrenbertzez, kanten %75 gozatzen ditut. Bertzeak saltatu egiten ditut albumak entzutean, eta tarteka baizik ez diet bisitaldi bat egiten (gehienbat alde instrumentalaz, eta bereziki Geddy-ren baxu lanaz, gozatzeko).


SUBDIVISIONS

Koordenada horien barnean, hiru parametro hauek erabiliko ditut:

1-Rush-en estudioko diskoak hartuko ditut kontutan (18 disko, 35 urtetan). Eboluzio zabal bat nabarmentzen da, zenbait etapa ezberdinetan. Ezinezkoa litzateke hori dena biltzea disko bikoitz, hirukoitz ez eta laukoitz batean. Nik nire diskografiarako 9 disko behar ditut, gutxienez: 9 bikote.

2-Rush taldekoek berek bikote batzuk ikusi dituzte beren diskografian: FAREWELL eta HEMYSPHERES, edo POWER eta HOLD... Nik 9 bikote ikusi ditut. Batzuk behartuxeak (bereziki lehena, RUSH eta FLY, Neil-en sarrera kontutan hartuta, eta nortasun musikala). Baina orokorrean poliki biltzen dituzte, nire iduriko, Rush-en eboluzioaren etapa, bidegurutze eta pausu guztiak.

3-Rush-en ezein disko ez da %100 borobila: Rush-en apustu musikalak hain irekiak eta ausartak izan dira beti, ezen ia ezinezkoa izan zaie %100 asmatzea, diskoak borobiltzea. Lehen urteetakoak laburrak dira eta denek dute kanta edo pasarte makalagoren bat edo bertze, eta beti iruditzen zait zerbait falta zaiela. Azken urteetakoak, berriz, luzeagoak dira, baina beti ikusten dituzu kanta batzuk soberan (hau, hori edo hura, Rush zaleen gustu ezberdinenen ariora), entzunaldian traba egiten dizutenak.

THE ENEMY WITHIN

Azkenik, saiatuko naiz hiru arau hauek errespetatzen:

1-Kantak jatorrizko diskoan duen posizioa mantendu: ezin bada jatorriz zegoen aldean (okupatuta dagoelako edo) bertze aldean.

2-Diskoak ez dira antologia hutsak izango, kanta batzuen bilduma hutsak: album baten kontzeptua eduki behar dute. Musikalki zein letren aldetik.

3-Ezin dut gustatzen zaidan guzti-guztia hartu: sobera disko luzea geratuko litzaidake. Etapa bakoitzeko luzera errespetatu behar da, gehienez %20 luzatuz. Adibidez: RUSH eta FLY diskoek zortzina kanta dute, 4 kantako bi alde, 40 bat minutu. Nire RUSH BY NIGHT diskoak 10 kanta izanen ditu, 5 kantako bi alde, 48 bat minutu.

Comments

]]>
Thu, 07 May 2009 21:38:45 +0200
NI NOR NAIZ http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/04/ni-nor-naiz http://o-rush.nireblog.com/post/2009/05/04/ni-nor-naiz haizeen o-Rush-a

 

 

 

 

 

 

 

 

Izena dut Oier (O.I.R. ingelesez), baina nire anaia nagusiak buelta eman eta R.I.O. (Herio) deitzen zidan, brometan. Batzuetan, muskin jartzen nintzenetan, “Ez-no-dog” ere deitzen zidan, nik ez nekien zertaz.

MAKING MEMORIES

Blogeko honetako irudiak irudi, ni ez naiz Donostikoa. Agian zu bai, egia bada Rush zale euskaldun bat zarela? Amerikan sortu nintzen, Idahon, Meridian izeneko hirixka batean, Boisetik hurbil. 21 urterekin etorri nintzen Euskal Herrira, euskara hobetzeko aitzakian, jada atzendu dut zeren bila. Etxean ikasi nuen euskara behinpein hobetu dut. Nire bizilagunari ez zaio Rush gustatzen, baina hitz eman dit Blog honen idazkera zuzentzen lagunduko didala (esker mila aunitz, ene Bringer of Love and Wisdom). Gaur egun Donostia ez, bertze hiriburu batean bizi naiz.

SCARS




Anaia zenak Aitor zuen izena, baina denek deitzen zioten By-tor. Hamazazpi urte zituela zendu zen moto istripu batean. Nik bederatzi urte baizik ez nituen orduan, eta zoritxarrez haren oroitzapen gutxi gorde ditut gogoan. Baina bai behin galdetu niola zertaz deitzen zioten horrela, eta berak disko bat erakutsi zidala, azalean hontza azule bat zuena: Fly by night. Disko hura edo Rush-en bertzeren bat aditu banion, ez naiz oroitzen. Are gutxiago zer antza kendu nion musika hari.

FAR CRY

Gurasoak hil eta Euskal Herrira etorri eta gero topatu nintzen berriz Rush taldearekin, 2112 talde nafarraren bitartez, hasiera batean. Hura ere hain gazte zendu zena, disko bakar bat (“La sonrisa del mago”?) kaleratuta. Gitarra jolearen (Alberto?) anaia baten ikaskidea nintzen eta maiz biltzen ginen haren etxean lanak (gehiago irriak) egitera. Eta tarteka gitarra bat hasten zen jotzen ondoko logelan. Hasieran, berotzeko edo, “Smoke on the water” edo holako riff ezagun eta errazak, baina jarraian hasten ziren akorde eta punteo bihurriak. Seguru barrideak poztu zirela 2112 desegin zela (nahiz eta uste dut Albertok musikari lotuta jarraitu zuen Dinosaurios taldean eta). Nolanahi dela, orduan ere ez nintzen animatu Rushen lehen diskoa erostera. Eta ez dakit non galdu nuen (nori utzi nion) “La sonrisa del mago” diskoa, baina gero Farewell to kings edo Hemispheres entzutean disko hura etorriko zitzaidan gogora.

PRESTO

Beraz, berandu eskuratu nuen Rush-en lehen diskoa: Presto. Txiripaz: lagun bati oparitu zioten, ez dakit nork, bere zorionetan. Kanpoko azala gustatuta edo. Baina berari barneko musika arrotz hura gustatu ez eta niri pasatu zidan. Aitorrek entzuteko aukera izan ez zuen disko hori. Agian berari ere ez zitzaion Rush hori gustatuko. Baina nik oraindik gordetzen eta entzuten dut, ez naiz nekatzen. Meridianen bizi den arrebari galdetu nion Aitorren Rushen diskoez, baina ez omen dago haien arrastorik.

Sei-zortzi gehiago ere erosiak ditut, eta bertzeak (diskografia ofizialekoak) grabatuak, modu lotsagarriago edo lotsagabeagoan. Beraz, ez naiz “fan” horietakoa: ez dut Rush-en kamisetarik, pinik, posterrik, ez grabazio arrarorik. Eta ez dago Rush-en disko bakar bat %100 gustatzen zaidanik. Baina denak gustatzen zaizkit %60 eta %90 tartean.

GHOST OF A CHANCE

Rush-ek bertze disko bat atera zuela jakin bezain pronto abian joan nintzen gure hirian geratzen den disko-denda bakarrera (Rush-en diskoren bat topa daitekeenik, behinpein), baina aurrekoetan bezala dendariak erran zidan, ordenagailuan miatu eta gero: ale bat izan dut, baina jada ez dago. Horregatik dakit gure hirian badagoela Rush-en bertze zale bat, gutxienez. Orain, bera ere euskalduna izatea gehiegixko litzake, ezta hala?

Comments

]]>
Mon, 04 May 2009 20:34:39 +0200